18 ETXEBIZITZEN PROMOZIO BERRIA ZELAIBARRI KALEKO 3 eta 4an, MARKINA-XEMEINen

    Dagoeneko 1, 2 eta 3 logelako etxebizitza berrien promozioan hasiak gara, garaje itxia ere aukeran. Etxebizitza promozio hau Zelaibarri 2 kalean amaitzeko puntuan diren etxebizitzen alboan dago. Markina-Xemein erdian dago, herri-gunearen albo-alboan, udaletxearen atzean, ondo kokatuta. Era askotako etxebizitzak, zure beharrizanetara egokituak. Etxebizitza guztiek arropak eskegitzeko barruko patioa dute. Aukera dago garaje itxietatik etxebizitzara zuzen sartzeko.

    Erabiliko diren materialak, kalitate handikoak dira, eta erosotasun bikaina eskaintzen dute eraikuntza berriei dagokien A mailako energian.

    Kalitate eta prezioaren artekoa guztiz egokia da. Aukera bikaina duzu zure etxebizitza erosteko.
    Ordainketa moduetan malgutasunez joka daiteke. Ordainduriko zenbatekoak bankuaren bermea dute. Dagoeneko lehen aldia salduta! Gorde ezazu zeurea!

    *Irudiak ez dira lotesleak, aldaketa egiteko eskubidea gordetzen dugu.

    PLANOA DESKARGATU

    GAUZATUTAKO PROIEKTUAK 

    GURI BURUZ

    Arrieta Eraikuntzak 1960 urtean sortu zuten Justo eta Juan Arrieta anaiek Markinan lehen etxebizitzak eraiki zituztenean.

    Urtez urte familia-enpresa hau garatuz joan da gaur eguneko ARRIETA 2000 S.L enpresa eratu arte. Irizpide nagusia eraikinean kalitatezko estandar ezin hobeak baliatzea du.

    Bizkaian dugu lan esparru nagusia, bereziki etxebizitza berrien eraikuntza eta promozioan.

    Etxebizitzak geuk diseinatu eta geuk eraikitzen ditugunez gero, kontrol eta kalitate handiagoa ezartzen diegu gure lanei.

    Bermea ematen digun 55 urteko esperientzia luzea laguntza handia izan da krisi ekonomiko garaia egoki gainditzeko.

    Gure bulegoak Markina-Xemeinen daude, Xemein etorbidean 3. behean.

    empresa Construcción Markina

    KONTAKTUA

    C/Xemein Bidea, 3, bajo.- Markina-Xemein
    Telf. 94-616.63.34
    info@construccionesarrieta.com

    Izena (beharrezkoa)

    Helbide elektronikoa (beharrezkoa)

    Gaia

    Mezua